Itxi

Turismoaren ondorioak

Julen Nafarrate: "Pisu turistikoz inguratuta gaude, beldur naiz ez ote dudan alokatutako etxea utzi beharko"

Algortako portu zaharrean, alokatutako etxebizitza batean bizi da Julen Nafarrate, baina ez daki noiz arte. Pisu turistikoak ugaritzen ari dira, eta beldur da bizi den etxea ez ote duten utzi beharko. Izan ere, berak hilabetean ordaintzen duena, hiru gautan atera dezake etxearen jabeak.

Your browser doesn’t support HTML5 audio

Kalimotxo etxean bizi da Julen Nafarrate. Baimenik gabe jendea gerturatzen zaio argazkiak ateratzera. Teorian etxe turistikorik ezin da ireki Algortako portu zaharrean, baina Julenek kontatu duenez, pisu turistiko berriak ireki dituzte.

Audioak (1)