Itxi

Delirium Tremens zaleak

"Getariako jaietan dena eman genuen Delirium taldearen kontzertuan, asko gustatzen baitzaigu"

Abuztuan, Getarian kontzertua eman zuen Delirium taldeak, eta lehen lerroan izan ziren herriko gazte batzuk. Musikariak harritu egin ziren hain jarraitzaile gazteak dituztela jakinda. Xanet, Amets, Asier, Anartz eta Gorkak kontatu dute zergatik gustatzen zaien Delirium.

Your browser doesn’t support HTML5 audio

Xanet eta Amets Olaskoaga anaiek gustuko dute Delirium, Gorka aitak maiz jartzen baititu talde mutrikuarraren abestiak. Asier Isasti, eta Anartz Garrastazu gazteeek ere gustuko dute Delirium. Guztiak Getariakoak dira, eta jaietan Deliriumekin nola gozatu zuten kontatu digute. Andoni Basterretxea, Delirium taldeko abeslariarekin hitz egiteko aukera izan dute.

Audioak (1)