Hezkuntza
Mikel Pro: "Bokazioa ezinbestekoa da irakaskuntzan"
Maria Agirre | EITb Media
Mikel Pro Intxaurtieta irakasleak, gaztelera eta literatura eskolak ematen ditu Aixerrota Institutuan. Ahal den heinean, sare sozialak erabiltzen ditu eskolak eman eta ikasleak motibatzeko. Mikelek dio barrutik ateratzen zaiola, eta bokazioz dela irakasle.
Your browser doesn’t support HTML5 audio
Bad bunny edo Rosaliaren musika erabil daitezke sintaxia edo literatura irakasteko? Mikel Pro irakasleak lortu du hori, eta ikasleak pozik joaten dira haren eskoletara. Tik token kontua du, eta eskolan egindako saioak erakutsi ohi ditu. Horiek ikusita argi geratzen da Mikelek ikasleak motibatzeko gaitasuna duela.