Kakorratza trenean
"Trenean jostea yoga baino erlaxagarriagoa da"
Josteko zaletasuna duten 15 emakumek trena hartu eta Legazpi eta Donostia arteko bidea egin dute kakorratz-lanetan. Treneko lehen bagoian topatu dugun Gemma Landa bergararrak kontatu digu josteak erretzeari uzteko eta dieta egiteko balio izan diola
Your browser doesn’t support HTML5 audio
Trenaren triki-trakak ez die eragozten kakorratzak eta haria hartu eta kamisetak, txapelak edota poltsak jostea. "Kakorratzaren kultura" ezagutu dugu Legazpi eta Donostia arteko tren txangoan.