Itxi

Ezin autobus txartela erosi

"Ezin dugu Lurraldebuseko bidai-txartelik erosi. Asteak dira webgunea hondatu zela eta ez dute informatzen"

"Haserre" eta "etsipenak jota" topatu ditugu Lurraldebus-eko ibilbide luzeko lineen erabiltzaileak. Salatzen dute txartelak aurrez erosteko aukera ematen zuen webguneak asteak daramatzala matxuratuta. Gipuzkoako Aldundira eta lineak kudeatzen dituen Avanza enpresara jo dugu azalpen eske.

Your browser doesn’t support HTML5 audio

Lurraldebusen ibilbide luzeko lineetako bidaiariek salatzen dute asteak daramatzatela aurrez autobus-txartelik erosi ezinda. Kexu dira horretarako aukera ematen duen Avanza enpresaren webguneak "asteak" daramatzalako hondatuta. "Azkenean, kotxea erabiltzera behartzen gaituzte", adierazi digu Donostiako autobus geltokian topatu dugun ikasle batek. Azalpen eske jo dugu Gipuzkoako Foru Aldundira eta Avanza enpresara. Entzun erantzun digutena.

Audioak (1)