ETORKINEN BIZIPENAK ZINEAN
"Migranteen esperientzia ezin zailagoak islatzeko baliabide ezberdinak erabiltzen ditu zineak"
MIgranteen errealitate gordin honek zinean izan duen eraginari buruz aritu gara Mikel Zumeta zine kritikoarekin, eta lau film proposatu dizkigu.
Your browser doesn’t support HTML5 audio
Zazpi lagun atxilotu ditu Frantziako Poliziak Hendaian aste honetan, udaberrian hainbat etorkini Irundik Hendaiara pasatzen laguntzeagatik. Munduko milaka tokitan bizi den drama da migranteena, drama unibertsala. Errealitate gordin honek zinean izan duen eraginari buruz aritu gara Mikel Zumeta zine kritikoarekin, eta lau film proposatu dizkigu. Opponent, Milad Alami zuzendariaren film suediarra; Shelley 2016ko film danimarkarra, Ali Abbasik zuzendua; Erresuma Batuan egindako His House, Remi Weekes zuzendariarena; eta, Alejandro Rojasek eta Juan Sebastian Vasquezek zuzendutako Upon Entry, Katalunia eta Venezuela artean egindakoa.