Lekuak girotzeko musika
Giro-musika konposatzen duen donostiar gaztea
Iker Munduate 24 urteko gazteak "ambient" musika konposatzen du. Oharkabean pasatzeko prestatuta dauden doinuak, gune edo egoeraren bat apaintzeko egokiak direnak, baina zure arreta erabat bereganatu dezaketenak. "Argi zantzuak" diskoa aurkeztu digu.
Your browser doesn’t support HTML5 audio
Giro-musika "koadro bat bezalakoa" dela azpimarratu digu Iker Munduatek. Berak konposatzen dituen kantak apaingarri politak izan daitezke. Bigarren planoan geratzen diren doinuak. Protagonismorik nahi ez dutenak. Horrelako hamabi kanta bildu ditu "Argi zantzuak" izeneko bere bakarkako lehen lanean.