Itxi

Arrazismoari aurre egiten

Vorygi Bita: "Afrikarra eta euskalduna sentitzen naiz, baina ematen du ezin naizela euskalduna izan"

Ekuatore Gineatik etorri zen Bilbora bizi izatera bi urterekin. Gaur egun 21 urte ditu eta aktibista antiarrazista da Vorygi. Txikitan arrazismoa bizi izan zuen, baina gaur egun ere batzuetan horri aurre egin behar izaten dio.

Your browser doesn’t support HTML5 audio

Arrazismoa bizitzako arlo desberdinetan sumatu du Vorigi Bitak. Bilbon bizi den 21 urteko gazteak esan digunez, pertsona migratu eredugarria izan beharra dago onartua izateko. Eta hori zama handia dela deritzo.

Bizipoza elkarteak antolatutako jardunaldietan parte hartu du beste hainbat hizlarirekin batera. Arrazakeria deseraikitzen izeneko jardunaldiak egin dira Usurbilen.

Audioak (1)