Murtziatik Euskal Herrira
Laure Ré: "Murtzian ardi beltz sentitzen nintzen, hemen ez"
Inguruan bizitakoagatik aitortu digu hori Laura Ré Lorcarrak. Burgosen Ikusentzunezkoak ikasi ondoren Euskal Herrira etortzea erabaki zuen eta iritsi orduko euskara ikasteari ekin zion.
Your browser doesn’t support HTML5 audio
Murtziako Lorcan jaio eta 2018an iritsi zen Euskal Herrira. Gaur egun Pasaian bizi da eta bertako Udalean Euskara eta Berdintasun saileko zinegoitze da EH Bildu taldetik.
Aitortu digu hasiera hasieratik zeukala argi euskara ikasi beharra zeukala eta abiada bizian lortu zuen gure hizkuntzaz jabetzea. "Ezin dut ulertu nola bizi den jendea kaleetako karteletan dauden mezuak ulertu ezinik"
Murtziara joan ezkero, Lorcako gaztelua bisitatzeko gomendioa egin digu eta "pikoteorako"proposamena. Halaxe ekarri ditu Amaraunera ere, hegoaldean hain preziatua dituzten pikoteoa. Bazkal garairako, afalordurako... freskagarri batekin hartzeko modukoak.