Gipuzkoako Txapelketa
Alaia Martin: "Txapelketa honetarako prestaketa luzea bezain lasaia izan da"
Alaia Martinek hitz horiek utzi dizkigu Gipuzkoako txapela jantzi eta biharamunean. Aitortu digu, azken hilabeteotan, "zaintzara eta bertsoetara bakarrik" egon dela eta asko eskertu du etxekoengandik eta bertsokideengandik jasotako babesa.
Your browser doesn’t support HTML5 audio
Bilaketa lanarekin lotzen du Alaia Martinek bertsogintza. Gaiak bilatu, errimak bilatu, doinuak bilatu, erantzunak bilatu... Lana da beretzat, baina pasioz bizi duen lana, horregatik egiten du hain gustura: "Batzuetan ez dago jakiterik zein den bidea, bilatzea da kontua".
Gipuzkoako txapela jantzi eta biharaunean, finalak sentsazio ona utzi diola aitortu digu. Goi mailko bertsokideak izan dituela alboan, oso babestua sentitu dela eta bertsotan elkarri asko lagunduz.