Traidoreak
Zergatik maitatzen eta gorrotatzen ditugu txerriak aldi berean?
Erakargarri bezain nazkagarriak iruditzen zaizkigu. Platerean plazerra eragiten digute, baina zikinkeriarekin eta portaera desegokiekin lotzen ditugu. Zerriekin dugun harremana kontraesankorra da, geure izaeraren erakusle. Juan Aldaz soziologoak zerrien betaurrekoak jantzita begiratu dio gizarteari
Your browser doesn’t support HTML5 audio
Badira gizarte "zerrifiloak" eta "zerrifobikoak". Badira zerriak debekatzen dituzten jendarteak, baita gurtzen dituztenak ere. Zerriarena da gehien jaten dugun haragietako bat, baina ez inori "zerri" deitu, hitzik iraingarrienetakoa baita. Zerrietatik abiatuta soziologia egin digu Juan Aldazek.