Kargatzen...
Itxi

Kafea eta tea

Gure azala zaintzeko, eguzkitik nola babestu behar dugun argitu dugu

Gipuzkoako Farmazilarien Elkargoko Xabier Aizpurua botikari teknikoak azaldu digu erredurak, orbanak edota azaleko minbizia ekiditeko nola jokatu beharko genukeen.

Your browser doesn’t support HTML5 audio

Udak gauza asko dakar berarekin: festak, oporrak, eguzkia… baina horrekin batera: erredurak, orbanak, bero kolpeak… Udaz minik hartu gabe gozatzeko modua ere badago beharrezkoak diren neurriak hartzen baditugu. Gipuzkoako Farmazilarien elkargora joko dugu bi astetik behin, botikari eta farmazilari teknikoekin hitz egingo dugu tarteka.

Gaurkoan, eguzki izpien aurkako babesaz mintzatu gara Xabier Aizpurua botikari teknikoarekin. D bitamina jasotzen dugu eguzki izpien bitartez, baina 10 bat minutu nahikoak dira behar duguna jasotzeko. Horrez gain, gogora ekarri du ez dela gomendagarria 3 urtetik beherako haurrak eguzkitan jartzea. Eguzkitik babesteko kremak aukeratzerako orduan, bestalde, azal bakoitzaren fototipoaren arabera egin beharko genukeela aukeraketa esan du Aizpuruak 'Argi Ibili'n; dena den, babes handiko kremak hautatzea da onena eta bi orduro eman beharko genuke ukendua, are gehiago bainatu edo izerdituz gero.

Audioak (1)

Informazio gehiago (2)