Kargatzen...
Itxi

Kafea eta Tea

Zapata erosoak, sedentarismorik ez, dieta orekatua... zirkulazio onarentzat

Populazio helduaren %40k ditu zirkulazio-arazoak. Sintomak eta arrisku faktoreak zeintzuk diren argitu dugu 'Argi Ibili'n; prebentzioaz, tratamenduez mintzatu gara, eta aholkuak ere eman dizkigute.

Your browser doesn’t support HTML5 audio

¿Gipuzkoako sendagaigileen elkargoa eta Azpeitiko Arrieta Botikara jo dugu aholku bila. Malen Arrieta botikariak zirkulazioarekin lotutako gaixotasunaz hitz egin digu 'Argi Ibili' saioan. Sintomak, arrisku faktoreak zeintzuk diren esan digu, eta nola ekidin edo sendatu. Horrez gain, Ariketa eta aholku batzuk ere eman dizkigu Arrieta botikariak:

1. Denboraz luzez tente, eserita edo gelditik egotea ekidin

2. Hankak gorantz jarri

3. Konpresiozko galtzerdiak jantzi

4. Dieta orekatua jarraitu

5. Ondo hidratatu, bai barrutik eta baita kanpotik ere

6. Kirola burutu; bereziki, igeriketa eta oinez ibiltzea.

7. Dutxa hotza eta masajea

8. Arropa eta zapata lasaiak erabili

9. Beroa ekidin

10. Osasunaren profesionalei galdetu

Audioak (1)