Itxi

Kafea eta tea

Udan erre bazara, akaso ez da izan gehiegi egon zarelako eguzkitan

Botika fotosentikorrek ere erredurak eta azalaren narritadurak eragin ditzakete. Amaia Martiarena Gipuzkoako Sendagaigileen Elkargoko farmazialariak nondik norakoak azaldu dizkigu 'Argi Ibili'n.

Your browser doesn’t support HTML5 audio

Udan zehar asko joango ziren botikara erredurekin edo azaleko narritadurarekin. Eguzkian denbora gehiegi egon direlako izan liteke, ez dutelako eguzkitako kremarik bota, edo ez behar bezala zabaldu. Baina sintoma horien eragilea ez da soilik eguzkia, botika fotosentikorrak ere badira. Horien inguruan hitz egin digu Amaia Martiarena Gipuzkoako Sendagaigileen Elkargoko farmazialariak. Sintomarik ohikoenak eta hartu beharreko neurriak azaldu ditu 'Argi Ibili'n, besteak beste.

Audioak (1)