Itxi

Arratsean

Manex Pagolaren kantagintza, herriarena

Manex Pagola 1958an hasi zen kantuak egiten, euskal kantu berriak behar zirela sentituta.

Your browser doesn’t support HTML5 audio

Manex Pagola, bere kantagintza eta argibide zenbait, 1958-2015 liburuan, bere sorkuntza lanaren berri eman du kantariak: zergatik hasi zen kantuak sortzen, nola hasi zen aurretik egindakoak entzuten eta aztertzen, eta plazaz plazakoan zentsura nola jasan zuten.

Zenbait abesti Pagolarenak direla ere konturatu gabe abesten ditu jendeak, eta horixe egilearentzat saririk politena: kantua herriarena bihurtzea. Gurean, bereak, bere ahotsean.

Audioak (1)