Itxi

Bihotzeko fonoteka

Aitor Gabilondoren bihotzeko fonoteka

Calahorrako Mari Anjelesen semea ondo mugitua zen txikitan, edo ondo pailazoa. Baina gurutzatu zen zerbait haren bizitzan, musika igual?, futbolerako gaitasunik ezaren kontzientzia?    

Your browser doesn’t support HTML5 audio

Calahorrako Mari Anjelesen semea ondo mugitua zen txikitan, edo ondo pailazoa. Baina gurutzatu zen zerbait haren bizitzan, musika igual?, futbolerako gaitasunik ezaren kontzientzia?, bide bat baino gehiago hartzera eraman zuena. Musikaren erritmoan sarri, eta umorea galdu gabe, beti.

Irakasle musikal ikasketak egin zituen, musikoterapia praktikatu Gizakia Helburun, irakasle da gaur egun, neska-mutilkoxkorrekin, abesbatzak maite ditu (nork ez… ligatzeko, dohainik bidaiatzeko eta arnasa hartzen ikasteko balio dutela jakin ezkero!), saiatzen da umeei musikak zoriona ekar dezakeela erakusten, abeslariei farola itxura baztertu eta sei urtetara itzultzen laguntzen, egin du lan antzerkian, telebistan dozena bat saiotan, eta irratian umore tartea konpartituz Alkainekin, dozena urte erdi pasatxoz. Kantatzen du Juan Mari Beltranen bi diskotan.

Eta ez, ez ditu 60 urte.

Audioak (1)