Arte elkarrizketa eta terapia
Kandelak, eskulturaren eta dantzaren arteko suaren argia
Jose Pablo Arriagak eta Garazi Etxaburuk "Kandelak" performancea estreinatuko dute Markinan
Your browser doesn’t support HTML5 audio
Jose Pablo Arriaga eskultoreak, covid-19ak eragindako bizipen gogor baten ondoren egindako lana da Kandelak. Geruzaka irekitzen den zurezko eskultura beltz eta handi bat. liburua bezala orriak zabalduz. Eta kezken korapiloak ere askatu zai.
Barrukoa eta burukoa iluntasunetik argira Garazi Etxabururen dantzak ekarriko ditu.