Argi bila
Lumineszenteak: iluntasunean argia igortzeko gai diren emakumeak
Irantzu Pastorrek eta Igone Mariezkurrenak "Lumineszenteak" liburua kaleratu dute emakumeen aurkako indarkeria ikusezinaz eta erresilientziaz
Your browser doesn’t support HTML5 audio
Palestinan, Indian, Lakota nazioan eta Euskal Herrian bildu dituzte hitzez eta irudiz emakumeek jasaten duten indarkeriak: ikusezina, matxista, egiturazkoa, indarkeriaren continuum-a. Denak ere elkarren sinonimoak eta aldi berean bakoitza xehetasunez betea. Emakume horien artean, erresilientzia historia zenbait ere aurkitu dute Pastorrek argazkietan, eta Mariezkurrenak elkarrizketetan.