Kontrastean
Garai grisaren leherketan isiltasunaren polikromia
Iker Vallek "Isiltasunaren polikromia" pintura erakusketa du Hernaniko Biteri aretoan.
Your browser doesn’t support HTML5 audio
Kolore aniztasunak pintoreari azaleratzeko txanda eskatu dio eta pigmentu naturalen bidez osatu ditu kuadroak. Klein urdinaz egindakoa nabarmentzen da, okre-horiarekin batera eta baita kontrastean paperean egindakoak ere. Iker Valleren lanen testurak ere nabarmentzekoak dira, gotele moduan pinportak eta pintzelaren arrastoak. Zirkulu japoniarraren adibideak ere baditu.