Lehen lan luzea
Arima Soul, arima kantuan eta dantzan
Arima Soul taldea lau arimek osatzen dute eta lehen lan luzea kaleratu du, ezinbestean, baita biniloan ere.
Your browser doesn’t support HTML5 audio
Makalak eta Lidia Insausti kantariak aurkeztu digute Arima Soulen lehen lan luzea. Euskaraz aritzea helburu hartuta, abeslariak ahotsa beste eremu batzutara eraman du.
Lau kideek, bakoitza bere soul estilo jakineko ezaugarriz arima anitzeko diskoa osatu dute, erreibindikaziorako tartea hartuz.