Bi urteko gustuko lana
Bide ertzeko belarren indarra grabatuan
Lurdes Larrañagak Bilboko La Tallerreko Erredakzioan du "Bide ertzeko belarrak" erakusketa maiatzaren 14ra arte.
Landa girotik industrializatutako tokietara joandako migranteak aintzat hartuta dator izenburua. Zementu artetik indarrez tokia aurkitutako landareekin eta belarrekin alderatu ditu migranteak. Halaxe bere ama ere, haren gaztetako argazkiak izan ditu lanerako gai.