XX. mendekoak
Hamar emakume hamaikaren adibide
Iratxe Ormatzak "Printzak begietan" liburuan XX. mendeko hamarkada banatan kokatu ditu hamar emakume.
Your browser doesn’t support HTML5 audio
Narrazio bakoitzak du izenburua, urtea eta urtaroa. Protagonista guztiak emakumeak, hamarkadaz hamarkada: iraultzailea, etsipenez etxeko eginkizunetara makurtua, politika mendekua bere larruan ordaindutakoa, artisten etxean jaio arren ametsa betetzerik izan ez duena. Kontakizun bakoitzean protagonista eta inguruaz gain, bizpahiru gai istorioaren harira.