Itxi

Entzunaldia irudira

Soinu-horma, kontzertuetako musika irudietan jasoa

The Zuzenders bikoteak zuzeneko kontzertuetan marraztutako irudiz osatu du "Soinu-horma" erakusketa, Gasteizko Zuloan ikusgai.

Your browser doesn’t support HTML5 audio

Burugabe eta Ardiluzu artistek gustuko eginkizunean lortutakoa, erakusketara eraman dute. Zuzeneko musika emanaldietan bertan marraztu izan dute edota argazkiak atera eta haiek gero interbenitu eta tuneatu. Hautaketa eginda, Zuloan Soinu-horma osatu dute, jendaurrerako erabiltzen dituzten maskarak ere ikusgai jarriz.

Audioak (1)