Hirukoa jendaurrean
Superheroiak edozein herritan salbatzaile
Kamikaz kolektiboak "Troia" kale-antzerkia ari da eskaintzen, superheroien dohaiez eta ahuldadez.
Your browser doesn’t support HTML5 audio
Iraia Elias Azeri buztan, Erika Olaizola Monika eta Amancay Gaztañaga Pakiles, hiru nortasuneko superheroiak, edozein kale edo plazetara iritsiko dira, egun batetik bestera herrian agertutako objektu misteriotsu baten arriskutik jendea salbatzeko.
Marrazki bizidunen estetikaz eta kontamoduaz dator obra, Eguzkiren ahotsaren laguntzaz.