Gertuko historia
Joxe Arregiri buruzko fikziorik gabeko nobela
Xabier Mendigurenek "Oso latza izan da" eleberria, kronika literarioa, kaleratu du.
Your browser doesn’t support HTML5 audio
Liburuak Joxe Arregiren gorpu torturatuaren argazkia, bertsio ofiziala hankaz gora jarri zuen testigantza grafiko huraxe, du abiapuntu. Argazkia ateratzera joandako bi lagun eta hildakoa protagonista bihurtu ditu, Arregi, Ameztoi eta Unzurrunzaga. Garaiko giroa eta bakoitzaren biografia, hirurak bat egin zuten artekoa, kontatu du.