Eleberri grafikoa
Persepolis: gorriak, zuri-beltzean eta soil
Marjane Satrapiren Persepolis eleberri grafikoa Irene Arraratsek euskeraz idatzi du
Your browser doesn’t support HTML5 audio
Hamar urteko neskatoa zenetik hogeitaka urte bitartekoa kontatu du Satrapik, Iran jaioterriaren patua, umorez, eta ironiaz. Gerraren gordina, erlijioaren zapalkuntza, tortura, askatasun eza eta libertatean bizitzea. Familiaren babesa, ikasketen zentzua eta izpiritu kritikoaren balioa, beste gai askoren artean, neska baten begiradatik.