Taldetik bikora
Muarek badu lehen diskoa, gertukoa
Eli Berazak eta Maddi Gerrikok Muare taldea osatu dute, kontzertuak ematen aritu ostean kaleratu dute diskoa.
Your browser doesn’t support HTML5 audio
Musika ulertzeko moduak elkartu ditu Maddi Gerriko eta Eli Beraza. Helburu estilistikoa baino modu pertsonalagoa eta gertuagoa erakutsi nahi dute. Diskoa folk pop elektronikoa dela diote. Heldutasunez iritsi dira bikote musikal izatera, baina zalantzak eta segurtasun falta gaindu behar izan dute.