Ia hogei urtetara
Agirre, Apaolaza eta Hormaza arteaz berriro
2006ean estreinatu zuten euskaraz Artea antzezlana hiru aktorek: Ramon Agirrek, Joseba Apaolazak eta Asier Hormazak gorpuzten zituzten koadro zuriaren aitzakian sesioan hasiko diren adiskideak. Ia hogei urte geroago lan bera estreinatu dute aktore berberek.
Your browser doesn’t support HTML5 audio
Aldatu dira detaile xumeak. Eszenografia, adibidez; edo jantziak.
Testua, apenas. Jada ez dute hika hitz egiten, koadroa garestitu da, baina... orain hogei urte bezalaxe entzuten da gaur egun ere.