Erreplika
Hutsuneei buruzko film betea
Pello Gutierrezek, aita Juan Miguelen hutsune betean, beste hutsune bat topatu zuen inpentsan, aitaren pelikula batean. Garai beretsuan aspaldi desagertutako ermita baten agerpena eta ermita hartako ama-birjinaren lapurretak utzitako hutsunea. Hala heldu zion 'Erreplika' filmari
Your browser doesn’t support HTML5 audio
Zikuñagako ama-birjinaren misterioa argitzeko ikerketa lan poetikoa bihurtu du Gutierrezek 'Erreplika'. Bere hutsuneak eta besterenak lotuz.
Galderaz betea dator: Zer esaten digute irudiek? Zer funtzio dute? Zer da orijinala eta zer ez?