Itxi

Jokin Oregiren lana

Non dira haurrak? Antzerkian

'Non dira haurrak?' Jokin Oregik idatzi eta zuzendutako antzezlana da. Psikologotan hasi berri den zortzi urteko neskato baten suizidio ahalegina du ardatz.

Your browser doesn’t support HTML5 audio

Antzezlanak bi ezaugarri nabarmen ditu: bat, hitz-jario handia. Pertsonaiek (elkarrizketaren bat edo beste salbu) bakarrizketa luzeen bitartez ematen dute euren berri.

Ez dira erabat bakarrizketa, kontuan izanik helduen parean ia beti dagoela haurren bat, eta haren aurrean edo harekin ari direla hizketan. Baina haurrik, haurrarena egiten duen aktorerik, ez da oholtza gainean.

Audioak (1)