Ixo teatro taldearen lehena
Eros, hitzik gabe eta maskaraz
Maitasunean zenbat maskara jazteko joera dugun ikusita, harixe buruzko antzezlana egitea erabaki zuten Arnatz Puertasek eta Luix Mitxelenak. Erabaki eta egin. 'Eros' erakusten ari dira oholtzaz oholtza bost aktoreren artean.
Your browser doesn’t support HTML5 audio
Mutila eta neska. Elkar ezagutu berri. Maiteminduak.
Bost jainko, haiek tentatuz, zirikatuz, maitasunaren aurrean sortzen zaizkigun beldur guztiak eraginez.