Nerea Gorritiren ahotsez
Karlos Gimenezen hitza hots bihurtua
Pianoz hitz egin izan du urtetan Karlos Gimenezek. Orain dozena erdi bat urte idazteari ekin zion. Poesia. Gazteleraz argitaratu zituen esateko zituenak. Behin, bere hitzak euskaraz itzuli zizkion lagun batek.
Your browser doesn’t support HTML5 audio
Haien artetik aukera egin eta disko-liburua argitaratu du: 'Hitza hots'. Hamalau poemaz.
Nerea Gorritik irakurriak, Karlosen pianoaren konpainian, eta baita kantatuak ere. Poematako hiru abesti bihurtu baitituzte.