Kargatzen...
Itxi

ARRAZARIK BADAGO?

"Arrazak giza espeziean ez dira defendagarriak"

Neskuts Izagirre EHUko Antropologiako irakaslea eta ikerlaria izan da 'Baipasan'.

Your browser doesn’t support HTML5 audio

Arrazaren inguruko aferaz aritu gara 'Baipasa'n. Hollywood-i buruzko albiste eta kontuez aritu ohi diren Deadline eta Vanity Fair aldizkariek "koloreko aktore" gisa aurkeztu dute Antonio Banderas aktore espainiarra, aktore onenaren Oscar sarirako izendapena jaso duena, eta horren ondotik sortu da polemika. Polemika handia, eta horren ondorioz, aipatutako bi aldizkari horiek zuzendu egin dute argitaratutakoa, koloreari egindako erreferentzia ezabatuz.

Polemika honen haritik, mahai-gainean jarri nahi izan dugu arrazaren inguruko afera, eta 'Baipasa' saioan izan dugu Neskuts Izagirre EHUko Antropologiako irakaslea eta ikerlaria.

Audioak (1)

Informazio gehiago (2)