Kargatzen...
Itxi

KROAZIATIK EUSKAL HERRIRA

"Euskara zer zen ez nekien, baina ikastea erabaki nuen hemengoa delako"

Marija Louvric kroaziarrarekin hitz egin dugu. Zestoara etorri zen 2017an eta euskara ikastea erabaki zuen. Gaztelania ikasteko asmorik ez du euskara ondo menperatu arte.

Your browser doesn’t support HTML5 audio

Zestoara joan gara Marija Louvric euskaraz bizi den kroaziarrarekin hitz egiteko. Euskal Herrira iritsi zenean ez zekien zer zen euskara, baina argi izan zuen euskara zela ikasi behar zuen eta ez gaztelania. Zestoako Uzkudun harategian aritzen da lanean eta bertan izan gara.

Audioak (1)

Informazio gehiago (2)