Erresidentzia artistikoa
Aitor Arregi, kultura elitistaren eta herri-kulturaren arteko talkaz
Bere erresidentzia artistikoaren baitan, herri-kultura edo kultura baxua eta kultura altua edo elitista definitzen lagundu digu Aitor Arregi zinemagileak, eta bien arteko talkaz aritu da.
Your browser doesn’t support HTML5 audio
Aitor Arregi zinemagilea 'Baipasa'n egiten ari den erresidentzia artistikoaren bigarren saioan, kulturaz aritu da. Zer da kultura popularra? Zer elitista? Zer da kultura altua? Zer da kultura baxua? Galdera horiei erantzuten ahalegindu da, eta bi kultura mota horien talkaz aritu da. Abiapuntua Uzak film turkiarreko pasarte jakin bat izan du.