On Ekin
Batch cooking: asteko menuak, egun bakarrean
On Ekineko Nahia Zeziaga nutrizionistak batch cooking teknika zertan datzan azaldu digu, eta teknika horri etekina ateratzeko aholkuak eman dizkigu.
Your browser doesn’t support HTML5 audio
On Ekineko Nahia Zeziaga nutrizionistak batch cooking delakoari buruz hitz gin digu 'Baipasa' saioan. Bai badago. Teknika hori astean egun bat hartu eta egun horretan bertan aste guztirako elikagaiak prestatzean datza. Horrela, egun konkretu horretan agian 3 ordu pasako zenituzke prestaketa lanak egiten baina gero aste guztian zehar asko eskertzen da etxera iritsi eta dena prestatuta izatea.
Horretarako, garrantzitsuena ondo antolatzea da. Ez bakarrik kozinatzeko momentuan baizik eta aurretik ere. Izan ere, hau egiten hasi aurretik, interesgarria izaten da norberarentzat egun aproposa zein den aukeratzea; baliteke batentzat igandea izatea denbora gehiago daukalako, baina beste batentzat, esaterako, txandaka lan egiten badu, asteko beste edozein egun izan daiteke.
Janari prestaketarako eguna ondo aukeratu ondoren, menua egingo dugu. Etxean ditugun elikagaiak zein diren ikusi eta aprobetxatuko ditugu, eta, gero, asteko menua egingo dugu. Teknika honetan interesgarria izaten da errezetak errepikatzea, hau da pertsonako errazio bat baino gehiago prestatzea, eta astean zehar behin baino gehiagotan jatea; horrela, behin prestatuta, probetxu handiena ateratzeko bai denbora aldetik eta bai energetikoki ere.