Itxi

On Ekin

Umeei fruta eta barazkiak eskaintzeko modu erakargarriak

On Ekineko Andrea Larreak hainbat aholku eman digu eta haurrekin batera sukaldean aritzeko bi errezeta interesgarri ekarri dizkigu: kuiatxo betea hegaluze eta tomatearekin eta albirjinia pizzak. 

Your browser doesn’t support HTML5 audio

Askotan entzun dugu fruta eta barazkiak gure elikaduraren "oinarria" izan behar direla. Egunean 5 gomendatzen dira. Horietatik 3 fruta moduan eta 2 barazki moduan. 
Barazkiak, azkenean, prestatzen direnean bitaminak galtzen dituztenez, gomendatzen da printzipioz bat entsalada moduan edo gordinik hartzea. Alabaina, hori haurrei batzuetan ez zaie erakargarri egiten, eta hri lortzeko proposamenak egin dizkigu 'Baipasa' saioan On Ekin zentroko Andrea Larreak.

Aukera ezberdinak daudela esna digu, baina garrantzitsua dela modu erakargarri batean prestatzea, begietatik jaten baitugu. Oso-oso garrantzitsua da, gainera, eskaintzea baina ez behartzea eta ez ordezkatzea plater hori osasungarria ez den beste batengatik. Bestalde, barazki bera formatu ezberdinetan jartze aaholkatu digu, adibidez, brokolia osorik gustatzen ez bazaio, hanburgesa formatuan edo birrinduta eta beste barazki batzuekin nahastuta jartzea.

Bestalde, haurrekin azokara joatea ere interesgarria dela aipatu digu Andrea Larrea nutrizionistak, eta eurekin aukeratzea zer probatu nahi duten. Haurrekin batera sukaldean aritzea ere oso garrantzitsua dela esan digu. 

Frutaren kasuan, fruta ale osoa ematea gomendatzen dute, hori baita egokiena baina askotan estrategia moduan. Hala ere, zaporeetara ohitzeko aukera bat izan daiteke irabiakiak hartzea. Fruta osoak erakargarri egiteko, zatiekin animalien irudiak egin ditzakegula aipatu digu, eta irabiatuak aprobetxatuta, udarako ere izozkiak egin ditzakegula esan digu.

Azkenik, haurrekin batera sukaldean aritzeko bi errezeta interesgarri ekarri dizkigu: kuiatxo betea hegaluze eta tomatearekin eta albirjinia pizzak. 

Audioak (1)

Informazio gehiago (2)