On EKin
Udan egun-pasa joateko errezeta seguru eta gozoak
On Ekin nutrizio zentroko Andrea Larreak kanpoan bazkaltzeko etxetik prestatuta eramaten ditugun jaki arriskutsuak zein izan litezkeen azaldu du, eta proposamen fresko eta gozoak egin dizkigu.
Your browser doesn’t support HTML5 audio
Udan askotan joaten gara egun-pasa, eta kanpoan bazkaltzeko janaria etxean prestatzen dugunean kontutan hartu behar dugu elikagai horiek egun beroetan baldintza egokietan mantendu behar direla. On Ekin nutrizio zentroko Andrea Larreak 'Baipasa'n azaldu digunez, garrantzitsua da jakitea orokorrean mikroorganismo gehienen hazkuntza tenperatura optimoa 36ºC inguruan izaten dela; horregatik, arriskutsuak izan litezke arrautzak daramatzaten elikagaiak, eta ekidin egin beharko lirateke, adibidez, hain ohikoak izaten diren errusiar entsaladak.
Bestalde, jakiak hotz mantentzeko hozkailu txikiak eramatea ere oso ohikoa izaten da, biana horiekin ere kontuz ibili beharra dago, denborarekin tenperatura igotzen joaten baita. Beraz itzaletan mantentzea ezinbestekoa da, baita erabili ondoren ongi garbitzea eta lehortzea ere.
Eraman beharreko jakien artean, fruta, azenario makilatxoak, kraker gailetatxoak, eta fruitu lehorrak gomendatu dizkigu gure nutrizionistak. Eta plater nagusiei dagokienez, gazpatxoa eta entsaladak aipatu ditu. Entsalada proposamen bat egin digu: txitxirio eta kanonigo entsalada. Gainera, letxua ez zimeltzeko hainbat gomendio eman digu.
Azkenik, plater epel baterako errezeta ere proposatu digu: azalore arroz faltsua txinatar erara eginda atunarekin.