Itxi

On Ekin

Gaztainez gozatzeko bi modu desberdin: irinean eta patean

On Ekin zentroko Andrea Larrea nutrizionistak gaztainen ezaugarri nutrizionalak azaldu dizkigu, eta ohiko gaztain erreez haratago, eurekin irina eta patea ere egin ditezkela kontatu digu.

Your browser doesn’t support HTML5 audio

Gaztainak berez fruitu lehorren taldean sartzen diren arren, konposaketa aldetik pixka bat bereziak direla kontatu digu On Ekin nutrizio zentroko Andrea Larreak "Baipasa"n da. Orokorrean, fruitu lehorrak kalitatezko gantzetan aberatsak izaten dira baina hauek, gantzetan baino, karbohidratotan dira aberatsak. Horrez gain, %50, gutxi gorabehera, ura litzateke (orokorrean fruitu lehorretan, % 10). Ezaugarri horiek kontutan hartuta esan genezake fruitu lehor eta fruta lehortuen (adibidez, mahatspasan) erdibidean dagoen zerbait dala.

Bestalde, zuntz, potasio, magnesio, fosforo eta kaltzio iturri dira, baita zenbait bitamina iturri ere, hala nola, B taldeko bitamina batzuk , C eta E bitaminak. Sasoi honetakoak diren produktu askok bezala. Orokorrean, beste fruitu lehorrek bezala, energia asko ematen digute eta obesitatea prebenitzeko lagungarriak ere badira. Izan ere, asetasun sentsazio handia ematen dute, eta, beraz, kalitate baxuagoko elikagaien kontsumoa baztertzen da. Ematen diguten energia hori guztia ez da xurgatzen, izan ere, duen zuntz kopuruengatik absortzio hori murrizten du.

Gaztainak etxean prestatzeko, labean 180 gradutan 20 minutuz edukita nahikoa litzateke.

Bestalde, bi proposamen bereziago egin dizkigu

- Gaztaina irina: Sobratu diren gaztainekin, birrindu eta irina egin dezakegu. Platerak osatzeko egokia izan daiteke. Zeliakia dutenentzat aproposa.
-Gaztaina patea.
 

Audioak (1)

Informazio gehiago (2)