On Ekin
Gabonetarako proposamen gozoak: panettonea eta 'Ferrero' osasungarriak
On Ekineko Andrea Larreak Eguberrietan jan ohi ditugun turroi, polboroi eta bonboiez hitz egin digu, horien kontsumoa mugatzeko estrategia azaldu digu eta bi proposamen osasungarri ere egin dizkigu.
Your browser doesn’t support HTML5 audio
Gabonak ate joka ditugu eta aurtengoak bereziak izango diren arren, ziur etxe gehienetan ez direla faltako Eguberrietako gozo bereziak. On Ekin zentroko Andrea Larrea nutrizionistak "Baipasa"n esan digunez, Gabonak, gustuko izanez gero, horrelako gozoak kontsumitzeko momentua ere bada. Kontzienteki, disfrutatuz janez gero, aukera bikaina. Oso garrantzitsua da ere berez euren nutrienteak aztertuta horren osasuntsuak ez diren elikagaiak kontsumitu eta hauekin harreman ona izatea. Hori bai, kontuan hartu behar da balore nutrizionala aztertuz gero azukre ugari, kalitate baxuko gantz asko eta abar izaten dituztela.
Etxean eginez gero, azukre guxtiago jar diezaiekegu, eta gozatzeko datilak eta kanela erabil ditzakegu, besteak beste.
Bestalde, estrategia bat azaldu digu gauza ez-osasungarriak jateko: mahai erdian egoten direnez, askotan begi bistan daudelako jaten ditugu eta amaitzean benetan zenbat jan ditugun ez dakigu, orduan platerean zerbitzatu ahal dugu jatea nahi ditugunak eta behin amaituta, gehiago nahi badugu, hartu dezakegu. Hori kontzienteko jateko modua da, eta askotan izaten ditugun digestio astunak pixka bat arintzen lagun diezaguke.
Bi errezeta osasungarri egin dizkigu gozoak etxean egiteko: panettonea eta 'Ferrero' osasungarriak.