Itxi

Errezetak

Gehiegikeriaz betetako Gabonetako otorduei aurre egiteko gomendioak

On Ekin zentroko Andrea Larrea nutrizionistak hainbat trikimailu erakutsi digu ahalik eta osasuntsuen jateko. Hiru errezeta ere proposatu dizkigu.

Your browser doesn’t support HTML5 audio

Urtezahar gaueko afarirako eta Urteberri eguneko bazkarirako (eta hurrengo egunetarako) hainbat trikimailu eman ditu On Ekin zentroko Andrea Larrea nutrizionistak "Baipasa"n:

-Gosea eta jateko gogoa bereiztu. Ohi baino kopuru altuagoak kontsumitu ditugu aurreko egunetan eta gorputza ohitu egiten da.
-Frutari protagonismoa eman. Goiz/Arratsalde erdian jateko aukera bikaina. Gainera, gose/jateko gogoa bereizteko oso erabilgarria.
-Gozoa: Gozozaleentzat bereziki, Gabonetako gozo tradizionalak ez badituzte kontsumitu nahi egun hauetan, gorde eta bistara ez izan. Gozo osasuntsuak izan eskura gozoa jateko gogoa izanez gero.
-Otordu nagusietan barazkiak protagonista izateko.
-Lekaleei protagonismoa eman. Orokorrean, animali jatorriko produktu dezente kontsumitzen direnez aurreko egunetan lekaleekin osatu ahal ditugu gure platerrak.   
-Aktibo mantentzen lagunduko dizuten planak egin edo kirol errutinak mantendu.
 

Hiru errezeta ere ekarri dizkigu Gabonetarako edo beste edozein egunerako aproposak izan daitezkeena:

-Entsalada laranja eta urdaiazpikoarekin.
-Poke bowl lekaleekin.
-Jogurta granada eta txokolate beltzarekin.
 

Audioak (1)

Informazio gehiago (2)