On Ekin
Txokolateaz gozatzeko errezeta osasungarriak
On Ekin zentroko Andrea Larreak kalitatezko txokolatearen onurez hitz egin digu, eta hiru errezeta proposatu dizkigu.
Your browser doesn’t support HTML5 audio
Txokolatea jatea plazer hutsa izaten da askorentzat, baina osasungarria da? Egunero jan al daiteke? On Ekin zentroko Andrea Larrea nutrizionistak "Baipasa"n esan digunez, kalitatezko txokolate beltza aukera bikaina da. Horretarako garrantzitsua da jakitea nola aukeratu behar dugun. Egun merkatuan dauden gehienak, esnedunak eta abar, ez dira gomendagarriak, 100 gr-ko 58 gr azukre izaten dituzte. Kalitatezko txokolateak, gutxienez % 80 inguruko kakaoa izan behar du eta, gutxi gorabehera, ontza batean 10 gr izan behar ditu.
Txokolatea kakao hazietatik ateratzen den kakao-gurin eta kakao hautsari azukrea gehituz lortzen den produktua da. Hortaz, txokolatearen propietateak baino kakaoarenak izango dira: gantz asetan aberatsa (kalitatezkoa bada), teobromina eta flabonoideak.
Txokolatearekin egiteko errezeta proposamenak ere ekarri dizkigu Larreak:
-Intxaur eta masusta “bonboiak”.
-3x3 bizkotxoa.
-Txokolatez estalitako gailetak