Itxi

On Ekin

Pasta neurrian eta egoki jateko gomendioak eta errezetak

Nahia Zeziagak pastari lotutako mitoak eta egiak azaldu dizkigu eta bi errezeta osasungarri proposatu: Arroz pasta barazkitxoekin eta arrautzarekin eta zereal eta kalabazin espagetiak ganbatxoekin.

Your browser doesn’t support HTML5 audio

Kaloria gehiegi dituela, gauetan jatea txarra dela, azukre kopuru oso handia duela... pastari buruz gauza asko esan izan dira. Bada, horiei buruzko azalpenak ematera etorri da "Baipasa" saiora On Ekin zentroko Nahia Zeziaga nutrizionista.

Zeziagaren hitzetan, ohitura handia dago horrelako baieztapenak egiteko baina testuinguruan jarri gabe ezingo genuke esan txarra edo ona denik. Egia da elikagai kaloriko baten aurrean egongo ginakeela baina pertsona talde jakin batentzat agian oso interesgarria da, kirolariak kasu, eta besteentzat ez genuke horrenbeste gomendatuko, sedentarioentzat. Azken finean, pasta karbohidratotan oso aberatsa da, eta hauen funtzioa energia ematea da.

Gainera, kulturalki gertatzen dena da, pasta jatea tokatzen zaigun egunean, plater nagusi moduan erabiltzen dugula, eta ez, aldiz, guarnizio moduan. Beraz, batez ere ariketa fisiko gutxi egiten duen pertsona batentzat gomendioa alderantzizkoa izango litzateke. Gure otordu guztietako plater guztien oinarrizko osagaia barazkia izan beharko da eta hori laguntzen joan beharko da kasu honetan pasta.

Pasten artean ere desberdintasunak daude. On Ekin zentrotik integrala kontsumitzea gomenadatzen dute. Nutriente gehiago izateaz gain, zuntz kopuru handiagoa dauka eta odolean emango digun azukre pikoa txikiagoa izatea eragingo du zuntzak. 

Barazkidunekin kontuz ibili beharko garela azpimarratu du nutrizionistak. Marketing kontua izaten da gehienetan. Koloretako pasta pila bat daude eta barazki berdedunak, azenariodunak .. direla jartzen du kanpoko azalean baina osagaien zerrenda aztertzen badugu % 2-3 izaten da barazki horren kopurua beraz kasu horietan ezingo dugu esan barazkidun pastak direla. Hala ere, badaude orain lekaleekin egindako pastak, hauek %100 lekalea izango dira eta kasu honetan bai esan genezakeela lekaleak jaten egongo garela. 

Bestalde, oso hedatuta dagoen zerbait da pasta gauetan jateak gizendu egiten duela da, eta Zeziagak esan digu ez dela horrela. Pertsona batek pisua hartzea ez du ordutegiak baldintzatzen. Egunean jaten den elikagai eta kaloria kopuruaren baturak baizik.

Errezetak:

Arroz pasta barazkitxoekin soia saltsarekin eta plantxan egindako arrautzarekin (harvard).
Zereal espagetiak kalabazin espagetiekin nahastuta eta ganbatxoekin.
 

Audioak (1)

Informazio gehiago (2)