Kargatzen...
Itxi

Martxoak 3

Zaramagako Koldo Mitxelena ikastetxean Memoriaren Astea egin dute

Marijo Deogracias | EiTB Media

Koldo Mitxelena BHI Institutuan Martxoaren 3ko sarraskia gogoratzeko memoriaren astea egin dute, DBH 1-4 eta Batxilergoko ikasleekin.

Your browser doesn’t support HTML5 audio

Gasteizko Zaramaga auzoan dago Koldo Mitxelena BHI eta Memoriaren Astea egin dute lehenengoz, 1976ko martxoaren 3ko gertaerak gogoan. Zaramaga auzoan, 1976ko martxoaren 3an izan zen langileen kontrako poliziaren oldarraldian, bost langile hil ziren eta ehunka pertsona zauritu. Memoriaren transmisioa lantzen ari dira, Koldo Mitxelenan ikasleekin eta horren berri eman digute Haizea de Miguel eta Giomar Poffo DBHko 4. mailako ikasleek. "Berriro errepika ez dadin, gertatutako ezagutu behar" dela, azpimarraitu dute ikasle biek. Haiekin batera izan dira Koldo Mitxelena BHIko zuzendari Marisa Biteri eta DBHko irakasle Miren Rodrigo.

Audioak (1)

Informazio gehiago (2)