Kargatzen...
Itxi

Walk On the Basque Side

Zein usain zuen Bilbok XIX. mende amaieran - XX. mende hasieran?

Vanessa Sanchezek denboran atzera eraman gaitu, eta Guggenheim museoan dauden margolan batzuetatik abiatuta, Bizkaiko hiriburua garai hartan nolakoa zen aztertu dugu.

Your browser doesn’t support HTML5 audio

Bilbok XIX. mendearen bukaeran eta XX.aren hasieran zuen usaina gogorarazi digu Vanessa Sanchezek "Baipasa" saioko 'Walk On the Basque Side' saioan. Guggenheim museoan garai hartako hainbat margo dituen erakusketa ederretik abiatuta, meategi usaina ekarri digu lehen-lehenik: burdina, hautsa, dinamita. Ibaizabalera botatzen zituzten zaborren kiratsa, animalien gorotz usaina, gerra zibilean hildakoena eta itsasoaren lurrina ere ekarri dizkigu Bizkaiko hiriburutik gure kolaboratzaileak. Entzun erreportaje interesgarri hau!

Audioak (1)

Informazio gehiago (2)