GAUR ZER?
Elikagaiak dirudite, baina ezin dira jan
Ainhara Zuazabeitia | EiTB Media
Picassoren Gernikaren txokolatezko erreplika ari dira egiten Lezon Euskal Gozogileak. Koadro jangarria egiten. Baina badira jangarriak diruditen baina jatekoak ez direnak?
Your browser doesn’t support HTML5 audio
Txitxirio arropa marka, Rukula rock taldea, Silvia Manzana sortzailea eta Bilboko Masustegi auzoa ezagutu ditugu "Baipasa"n.
Hitzak berak duen sonoritateagatik aukeratu zuen lekale honen izena bere arropa markarentzat Eneko Salaberria oiartzuarrak. Dixidu Estudio Grafikoan jaio zen Txitxirio, eta umeentzat bodyak, kamisetak eta jertseak egiten ditu, animalien irudi eta euskaraz idatzitako esaldiekin.
Rukula rock taldeko kideek, berriz, afari batean pentsatsu zuten izen hori egokia zutela Oihan Agirretxe bateriak kontatu digunez, eta rukula haziak ere banatu zituzten beren azken lanarekin.
Silvia Manzana sortzaileak gustuko du bere abizena, baita sagarrak, pipak eta pistatxoak ere. Orbanak, burbuilak eta kremazko bonbak liburua argitaratua du, eta antzerki lan bat ari da prestatzen orain.
Eta Bilboko Masustegi auzoa ere ezagutu dugu, auzo elkarteko Mari Carmen Cos-en laguntzarekin.