Kargatzen...
Itxi

Klima larrialdia

“2019an ikusi da hegazkin isurketen % 30 bakarrik zegoela kontrolpean”

Marijo Deogracias | EiTB Media

Izaro Basurkok azaldu digu Klima Larrialdiaren tartean Europan 2019an bakarrik hegaldien isurketen %3 0 bakarrik zegoela kontrolpean; alegia, bakarrik Europatik zehar egiten ziren hegaldienak.

Your browser doesn’t support HTML5 audio

Transport and Enviroment eta Carbon Market Watchek elkarrekin egindako analisi baten arabera, Europar Batasunean hegazkin konpainiek egiten dituzten CO2 isurketen %70 ez daude kontrolpean. Hegazkinek sortzen duten kutsadura murrizteko asmoz, frantziar estatuak proposatu du 2,5 ordutik beherako bidaietarako trena lehenestea. Izan ere, han egiten diren hegaldien %50 herritarren %2k egiten ditu bakarrik. Horretaz aritu zaigu Klima Larrialdiaren tartean, Izaro Basurko Ingurumen-zientzialaria eta ekintzaileak.

Kongresu espainiarrean onartu berri den “Klima Aldaketari eta Trantsizio Energetikoaren legeaz ere hitz egin digu Basurkok. Legeak emango duena ikusteko dagoela oraindik, azaldu digu ze, “esaterako, ingurumen-erakundeek eztabaida publikoa eskatu dute zehazteko ea araudi hori nahikoa den ala ez tenperatura 1,5º-tik gora ez igotzeko, eta Parisko Akordioarekin betetzeko. Argibide zientifikoen argitan, hori ez da horrela. 2030 arte, isurketak urtean % 7,6 jaitsi beharko liratekeela kalkulatu zuten Nazio Batuek. Horrek gutxienez % 55eko murrizketa ekarri beharko luke 2030erako, ez legeak proposatzen duen % 23koa”.

Audioak (1)

Informazio gehiago (2)