GAUR ZER?
Euskal Herriko eta mundu zabaleko itsaso eta ibaietako altxorrak ezagutu ditugu
Ainhara Zuazabeitia | EiTB media
Oxigeno botilekin, snorkel eginez edo apnea moduan, urpean murgildu gara gure inguruko aberastasuna ezagutzeko.
Your browser doesn’t support HTML5 audio
Aspaldi hondoratu zen Titanic ontzia, 1912an. Historia ezaguna da. Munduko bidaiari-ontzi handiena zen. Eta Southampton-etik atera eta New Yorkera bidean zihoala hondoratu zen, Terranova hegoaldean, iceberg baten kontra jo ondoren. 3.800 metroko sakoneran daude gaur egun ontziaren arrastoak eta, orain arte, zientzialariak bakarrik iritsi dira bertara. Maiatzetik aurrera, hala ere, turista talde batek ere aukera izango du ontzi mitiko honen arrastoak bertatik bertara ikusteko.
Itsaspean dagoen altxor handienetako bat izango da Titanic… baina ez bakarra. Eta beste horietako batzuk ezagutu ditugu Baipasan.
Mikel Arriet andoaindarra Filipinetan bizi da azken urte hauetan, eta urpekaritza egiteko munduko bigarren lekurik ederrenetaz hitz egin digu. Mutrikuko Buceo Euskadi eskolako Gorka Aginaga urpekaritza irakasleak berriz, oxigeno botilak hartu eta urpean ibiltzen erakutsi digu. Eta Xabier Mina urpekari eta argazkilari iruñearrak bioaniztasuna.com webgunea aurkeztu digu.