On Ekin
Arraina jateko errezeta erakargarriak
On Ekineko Andrea Larrea nutrizionistak arrainak jatearen abantailez hitz egin digu, eta bi errezeta proposatu: Bakailao entsalada epela eta izokina barazki wokarekin.
Your browser doesn’t support HTML5 audio
Arrainaz aritu zaigu "Baipasa"n On Ekin zentroko Andrea Larrea nutrizionista. Animalia jatorriko proteina elikaduran gehitzen duten pertsonentzat, astean 2-4 bider sartzea gomendatu du, proteina iturri bikaina delako. Gutxi gorabehera, 1/2 urdina eta 1/2 txuria izatea aholkatu du. Aldea gantz edukian eta omega 3an dute.
Bestalde, etxeko txikiak,askotan, ez dira arrain zaleak izaten. Horiei askotan irin eta arrautza edo ogi birrindutik pasata ematen zaizkie arrainak. Larreak desberdindu egin ditu erositako legatz makiltxoak ala arrain "nugget"ak eta etxean egindakoak. Etxean egindakoak aukera bat izan ahal dira apurka-apurka zaporera ohitzen joateko. Gainontzeko jakiak bestelako sukaldatzeko metodoak erabiliz gero, ez dauka zertan horren kaltegarria izan, azkenean patroi orokorra baita baloratu behar dena.
Errezetak:
Bakailao entsalada epela
Izokina barazki wok-arekin