Itxi

Klima larrialdia

Nora doaz birziklatzeko edukiontzietan uzten ditugun jantziak?

Dawa Fernandez ingurumen aholkulariak arropak birziklatzeko edukiontzien kudeaketa azaldu digu.

Your browser doesn’t support HTML5 audio

Edukiontzi zurietan batzen diren erabilitako jantzien % 12 eta % 15 bitartean izaten da bakarrik salgarria. Gainerakoa ez da dendetara iristen. Hala azaldu digu Dawa Fernandez ingurumen aholkulariak Baipasa irratsaioan. Izan ere, oihalak bereizi behar izaten dira, kotoia, lihoa… haien kalitatea ikusi… Horretarako, Caritas-Kooperak, esaterako, oihalen konposizioa neurtzeko gailuak erabiltzen ditu. Baina, osagai mistoa dutenak birziklatzeko modurik ez dagoenez, dendara iristen ez direnak erraustegian amaitzen dute.

Zertarako, beraz, edukiontziak, berrerabiltzen diren arropak hain gutxi badira? Kontzientziatzeko oso balekoak direlako, baina erabiltzen ez ditugun jantziei bigarren bizitza bat eman nahi izatera, aukera hobeak dira, Fernandezek arabera, trukea, oparitzea edo zuzenean guk saltzea.

Audioak (1)

Informazio gehiago (2)